Ez!!
Baina zer gertatzen da gaur egun?Ze uste dute ikasleek? Ez al die inork erakutsi zein den bide ona eta zein bide txarra? Ez al dute ulertzen bere gainetik daudenak direla erabakiak hartzen dituztenak, eta ez beraiek?!
Gaur egungo ikasleek ez dakite klasean mantendu beharreko:
- Ixiltasuna irakaslea azalpenak ematen ari den bitartean.
- Irakasleari errespetuz egitea.
- ONDOKO IKASLEEI ere errespetuz egitea: zergatik ezin du erritmo ona eraman ikasteko interes minimoa duen ikasleak? Zergatik, irakasle bezala, ezin dut nere ahalegina ikasle "ona" aurrera eramateko erabili? Zergatik ezin dut nere indarrak ikasle "onarekin" erabili? Esperientziak zer esaten dizu? Irakasle bezala zertan lor dezakegu etekin handiagoa:
- ikasi nahi duten ikasleei aurrera egiten lagundu
- ikasi nahi ez duten ikasle batzuk ikasten behartu?
Nola motibatu (behartu ezin bait dut, ze gauza bat da egoten behartzea baina ikasten behartzea...) dezaket ikasi nahi ez duen ikasle bat?
Honelako egoeran ere aniztasuna aurkitzen dugu: ikasle batzuk ez dira ezertxorekin motibatzen, beraz, ez dizute uzten ezertan laguntzen esfortzu bat suposatzen badie. Baina badaude ohiko gaiekin motibatzen ez direnak baina bestelako gai batzuk proposatzen badizkiezu lanean jar ditzazkezunak eta beraz, etekin minimo bat ateratzeko moduko egoera batean aurkituko zarela...
Zertan zentratu behar dugu? Zentratu behar dugu? Laguntzaile (irakaslea, hau da, gela barruan bi irakasle egotea...honek esan nahi duenarekin!) bat klasean gurekin izango bagenu posible izango al zen bi kasutan aurrera egitea?
Orokorrean ikasleek gaur egun daukaten jarrerari ikusita,ez dut esaten ikasi nahi ez duen ikaslea albo batera utzi nahi dudanik, ez horixe!! Baina nere galdera hau da: ikasi nahi ez duen ikaslea non egongo da hobeto kokatuta, ikasketetarako aproposa den inguru baten barruan ala hamazazpi ikasletik hamabi hizketan ari diren gela batean?

Zabaldu
del.icio.us